Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar hasiko da goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa, Durangon.Emakumezkoetan, Sakana taldeak parte hartuko du. Aurreko astean bukatutako 540 kilotako txapelketan txapeldunorde gelditu ondoren 500 kiloko txapelketan ariko da Sakana, Badaiotz, Ibarra, Bizindar eta Berriozar taldeekin batera. Hiru jardunaldiko liga jokatuko dute. Txapelduna hiru jardunaldiko liga jokatu eta gero erabakiko da.Bihar Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan arratsaldeko bostetan hasiko dira jardunaldiak. Tiralariek 14:00etatik 15:30era bitartean egin beharko dute pisaketa. Durangoko jaialdian gizonezkoen 680 kiloko txapelketako finala jokatuko da eta emakumezkoen 500 kiloko lehen jardunaldia.