Ezustekorik gabe

Guaixe 2012ko otsailaren 13a

Horrela joan zen atzo Berriozarren jokatutako emakumezkoen goma gaineko  500 kiloko txapelketako 2. jardunaldia. Ez zen ezustekorik espero eta horrela gertatu zen. Azken aldian gertatzen ari den bezala, Badaiotzek tiraldi guztiak irabazita lehena sailkatu zen. Badirudi gasteizko neskak mendera ezinak direla eta horrek asko zailtzen du txapela lortzeko aukera. Beraien atzetik, bigarren sailkatu ziren Sakana taldea. Gure neskek Badaiotzen kontrako tiraldiak ezik beste guztiak irabazi zituzten, sailkapenean 8 punturekin 2. postuan kokatuz. Gainontzekoan ere ez zen ezohiko ezer gertatu eta pasa den asteko sailkapen berdina errepikatu zen. 3. Ibarra dago 6 punturekin, 4. Berriozar 4 punturekin eta azkena Bizindar talde hasi berria dago 2 punturekin.Heldu den larunbatean, Arrigorriagan, izango dira finalak. Ez dirudi gauzak asko aldatuko direnik eta txapela lortzeko faborito nagusia Badaiotz da. Sakanako taldea da txapelagatik borrokatzeko aukera bakarra duen taldea.