Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean aurkeztu zuen bere burua Arbizuko Herrira mugimenduak, herritarrez osaturiko batzar irekiak. "Preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko helburuz, hots Euskal Herriko preso eta iheslari guztiak etxeratzea. Eginkizun honek batzen gaitu, ez egitasmo politiko jakin batek, ez eta ideologia bakar batek ere". Euskal Herrian zabalduriko testuinguru politiko berriaren berora sortu da mugimendua. Arbizuko Herrirak lau eskaera egin ditu. Alde batetik, euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea (sakabanaketa bukatzea, gaixo dauden presoen kaleratzea, bizi arteko zigorrak ahalbidetzen duen doktrina derogatzea eta beste). Horrekin batera, mugimenduko kideek eskatu dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batzea, "dagozkion eskubide guztiak bermatuak izanik eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera eta bideak indarrean jarriz". Aldi berean, iheslari politikoen aurkako jazarpena bukatzea eta prozesuan parte hartzeko aukera irekitzea ere aldarrikatu dute. Azkenik, "preso eta iheslari politiko guztien etxeratzea, gatazkaren konponbide prozesuari loturiko ibilbide dinamiko baten garapenean". Lau arbizuarPoixtiña, gaixorik eta kondena betea; Txomin, 1980. urtean herria utzita; Lurdes, 1981. urtean etxea utzita eta Anitz, 2010 urteaz geroztik, berriz ere kartzelan.