Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakana rock eta punk taldea asko daude. Runba taldeak aipatzean, ordea, bakarra datorkigu burura: Arrebote taldea. Altsasuko Iñigo Muñoak, Leok, Josek, Iñaki Aldabek eta Haitz Bujandak Kataluniako runba erritmoa ekarri nahi izan dute Sakanara. 2007an eman zioten hasiera egitasmoari. Joan zen urtean taldea indarberritu egin zen. Gogotsu itzuli dira zuzenekoetara. Pasa den urtean grabatutako bideoklipak harrera paregabea izan du bai Sakanan, bai gure bailaratik kanpo. La mejor dejada bideoklipa batetik bestera zabaldu da, ia 30.000 deskarga lortu arte. Burundako taldeak bere lana erakusketa aukera polita izan du. Hala ere, runba taldearen berezko lekua eszenatokia da. Udazkenaz geroztik zenbait kontzertu eskaini dituzte Sakanan. Taldearen abestiak jotzeaz gain, Sakanako taldeen eta beste talde ezagun batzuen kanten moldaketak eskaintzen dituzte. Arreboteren erritmo eta jai giroarekin gozatzeko aukera dugu bihar, gauerdian, Arbizun.