Olatzea errota maketan

Guaixe 2012ko martxoaren 2a

Igandean, hotelak ate ireki eta maketa bisitatzeko aukera emanen du, 12:00etatik 14:00etaraSan Juan festetatik ikusgai dago ere, ez da jende asko joan Olatzea errotaren maketa ikustera. Horregatik, Arbizuko Udalak ate irekien jardunaldia antolatu du maketa eta errotako lanak ezagutzera emateko. Nahi duen guztia Olatzea hotelaren bheko solairuan dagoen maketa bisitatzera pasa liteke. Sakanako Belenzaleen Elkarteko kide Patxi Agirre olaztiarraren lana da maketa. Errotaren erreprodukzio ahalik eta fidelena egiteko 80 urtetik gorako arbizuarrekin elkarrizketatu zen Agirre. Informazioa egin ahala zirriborroak egiten joan zen olaztiarra, zehaztasun handiena lortu asmoz. Horretaz gain, Agirre hotela egin aurretik eraikinak zuen egoerari buruzko argazkiak jaso zituen. Agirrek hiru urte eman ditu errota egiten. Lau solairuko etxea irudikatu du maketan. XX. mende hasierako errota baten irudi fidela da errota, bere ur eta guzti. Ganbaratxoaren irudikapenean hartu du lizentzia egileak. Hari buruzko informaziorik jaso ez zuenez, bere etxeko ganbaratxoko egitura irudikatu du Agirrek. HotelaAlemaniako Excelsior Bussiness Clubak Urrezko Zerbitzuko Koroa 2012 izendapena eman dio Olatzea hotelari. Zerbitzuaren bikaintasuna aitortzen du izendapena, bezeroen ebaluazioetan oinarrituta.