Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, 12:45 aldera, Espainiako armadako kamioi bat eta auto bat Arbizuko elizaren inguruan egon ziren. Atzokoarekin denbora gutxian militar espainiarrek Sakanan egin duten 4. bisita da. Azkena hilaren 12an izan zen, Uharte Arakilen. Orduan Itxesi auzoan ikusi zituzten Espainiako armadako militarrak. Igerileku ondotik Andiarako bidean zihoazen. Bi kamioi eta bi jeed izan dira gutxienez militarrak ekarri dituzten ibilgailuak.Apirilaren 25ean, berriz, Lakuntzako plazan gelditu ziren Espainiako armadako militarrak. Haietatik jaitsi eta Aralar aldera jo zuten militarrek. Apirila akaberan ere militarren helikopteroak Altsasu aldean ikusi zituzten.