Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txirrindularitzak ez du adinik. Horren adibide dira master kategorian aritzen diren txirrindulariak. 30 urtetik gorakoak, 40 urtetik gorakoak, 50 urtetik gorakoak eta 60 urtetik gorakoak ere. Guztiak lehiatzen dira master kategorian. Igandean Arbizuko I. Master Saria antolatu du Aralar Txirrindulari Taldeak, Nafarroako Koparako puntuagarria izango dena. Euskal Herriko txirrindulariez gain Errioxatik, Aragoitik, Kantabriatik eta inguruetatik etorritako txirrindulariak espero dira, sakandarrak barne. "Parte hartze polita aurreikusten dugu" adierazi dute Aralar klubetik. Arbizuko lasterketak, gainera, master mailako Nafarroako txapeldunak erabakiko ditu hurrengo kategorietan: seniorrak, master 30, master 40, master 50 eta master 60. Momentuz Sergio Castilla da senior mailako kategoriako burua, Teo Casabal master 30 kategoriakoa, Iñaki Villoria master 40koa, Gerardo Perez master 50ekoa eta Luciano Mitxelena master 60koa. 10:30eanArbizuko I. Master Sariak 85 km izanen ditu eta igandean abiatuko da, 10:30ean, Arbizutik. Arbizutik gain, Lakuntza, Lizarragabengoa, Etxarri Aranatz, Uharte Arakil, Unanu, Dorrao eta Lizarragatik pasako da, katea barne, hainbat itzuli eginez. Ikuskizuna ez da faltako. 1. Iruñeko Zikloturista Martxa Sakanatik pasako daArbizuko probaz gain igandean txirrindulari asko ikusiko ditugu Sakanatik pasatzen. Kirol Bat Triatloi Taldeak (K1T) I. Iruñeko Zikloturista Martxa antolatu du igandean, goizeko 8:30ean Iruñetik abiatuko dena. Txirrindulari mordoa ariko dira, Indurain, Olano eta beste tartean direla. Bi ibilbide antolatu dituzte. Motzena (120 km) Errotzetik helduko da Sakanara, eta Izurdiaga eta Irurtzun pasa ondoren Aizkorbetik eginen du Iruñea aldera. Aldiz, ibilbide luzeena (170 km) gehiago ibiliko da gurean. Lizarra aldetik, Lezaundik, Ergoienara sartuko da eta Arbizu, Lakuntza eta Arruazu pasa eta gero, Uharte Arakildik San Migel santutegira eginen du. Baraibartik jaitsi eta Imotzetik Iruñeko bidea hartuko du segituan. Bestalde, aipatzekoa da kadeteen lasterketa izanen dela igandean Murietan.Asteazkenean Nafarroako ItzuliaAsteazkenean, hilak 30, 23 urtez azpiko afizionatuek Nafarroako Itzulia izanen dute jokoan. Ariko diren taldeen artean Rural Kutxa talde sakandarra dugu.