Iker Zabaleta nagusi Arbizuko I. Master Sarian

Guaixe 2012ko maiatzaren 28a

Atzo jokatu zen Aralar Txirrindulari Taldeak antolatutako Arbizuko I. Master Saria. Eguraldi bikaina lagun, 85 km izan zituzten txirrindulariek aurrez-aurre, eta besteak beste Lakuntza, Lizarragabengoa, Etxarri Aranatz, Uharte Arakil, Unanu, Dorrao eta Lizarragatik pasatu ziren, Lizarragako Katea igotzea barne. Bost txirrindulari eguneko ihesaldian sartu ziren eta euren artean erabaki zen proba. Azkarrena Iker Zabaleta (Goerna) izan zen, David Garcia (Gamen) atzean utzita. Arbizuko masterrak Nafarroako txapeldunak erabaki zituen. Seniorretan Ion Zeberio (Transportes Bidasoa) izan zen txapelduna, master 30etan David Garcia (Gamen), master 40etan Iñaki Villorria (Transportes Bidasoa) eta master 50etan Patxi Meoki (AEL). Iruñeko I. Zikloturista Martxa Sakanatik800 txirrindularik hartu zuten parte club K1 Triatlon taldeak eta Cadena Serrek antolatutako Iruñeko I. Zikloturista Martxan. Bi aukera zeuden, 120 km-koa bata eta 170 km-koa bestea. Ibilbide laburrean txirrindulariak Errotzetik sartu ziren Sakanara, Izurdiaga eta Irurtzun pasa ondoren Aizkorbetik Iruñera eginez. Eta, ibilbide luzean Lezaundik Ergoienara sartu ziren txirrindulariak, Lizarragako Portutik, segidan Arbizu, Lakuntza eta Arruazu pasatuz eta ondoren Uharte Arakildik San Migelera igoz. Hain zuzen ere San Migelek lehertu zuen proba. Bukatu da Bavierako TourraSky taldeko Michael Rogersek irabazi du Bavierako Tourra. Euskalteleko Pablo Urtasun 94.a sailkatu da, 12:34ra. Domenek 14. garaipena eman dio Rural KutxariLehendakari Txapelketarako baliagarria den lasterketa jokatu zen igandean Bergaran. Helmugarako 16 kilometroren faltan Asentzio portua igo zuten txirrindulariek, eta hor 20 txirrindulariz osatutako taldeak hartu zuen aurrea. Helmugan azkarrena Rural Kutxa afizionatuen talde sakandarreko Ramon Domene izan zen. Ruben Fernandez taldekidea 8.a sailkatu zen, denbora berean. Bere lehen garaipena lortu zuen Domenek, baina denboraldiko 14. garaipena eman zion Rural Kutxari. Talde sakandarra primeran dabil.