Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joseba Ezkurdiak Promozioko Buruz Buruko finala jokatuko du Jon Jaunarenaren kontra, finalerdietan Alvaro Untoria errioxarra bidean utzi eta gero.Finalerdietan primeran hasi zen arbizuarra, 1-11 aurreratuz. Sakearekin min asko egin zuen Ezkurdiak eta Untoriaren gainetik pasa zen. Baina gutxinaka errioxarra errekuperatzen hasi zen; aldiz, Ezkurdiari partida bukatzeko presa antzematen hasi zitzaion, nolabaiteko antsietatea, eta eskuin eskuko brilloa galtzen hasi zen. Horrela, 18na berdindu zuten bi pilotariek. Hortik aurrera Ezkurdiak boleaz tanto ikusgarri bat egin zuen eta 22raino sakez bi tanto eginda iritsi zen. Arbizuarrak ederki sufritu behar izan zuen finalerako txartela lortzeko. Hortaz, merezimendu osoz Joseba Ezkurdia Promozioko Buruz Buruko finalean ariko da. Jon Jaunarena aurrelari leitzarra izango du arerio.