Mendinueta askatzeko eskatuko dute igandean

Guaixe 2012ko ekainaren 8a

Etzi, 19:00etan, abiatuko da manifestazioa. Leloa: Poxtiña, kondena beteta, gaixorik eta preso, nehikua da! Gaixotasun larriak dituzten presoak HerriraJesus Mari Mendinueta, Poxtina, gaixotasun larri batekin preso dago Zuerako espetxean. Arbizuarra eta bera bezala espetxean gaixo dauden beste 13 euskal herritarren berehalako askatasuna aldarrikatuko da etzi, Herrira mugimenduak deitutako manifestazioan. Bilduko hainbat ordezkarik bat egin dute deialdiarekin.