Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan 43. Herrien Arteko Torneoko hasierako ligaxka despeditu zen 2. Mailako A multzoan. Altsasuk jokatutako lau partidak irabazi zizkion Ilunberriri, eta Zizurrek jokatutako lau partidetatik 3 irabazi zion Arbizuri. Horrela, sailkapen orokorrean Zizur izan da lehena. Arbizuk eta Altsasuk berdindu dute (9 garaipen eta 7 porrot), baina tantoei begira Arbizukoek 61 tanto egin zituzten eta Altsasukoek 54. Hortaz, Arbizu sailkatu da bigarrena, Altsasu hirugarrena eta Ilunberri laugarrena. Herrien Arteko Torneoko 2. Mailako A multzoan, hortaz, Zizurrek eta Arbizuk egin dute aurrera. Orain 2. mailako finalerdiak jokatuko dira. A multzoko bi onenak, Zizurrek eta Arbizuk, B multzoko bi onenekin, Esteribarrekin eta Atarrabiarekin, jokatuko dituzte final erdiak. Zehazki, Atarrabia Zizurren kontra ariko da eta Arbizu Esteribarren kontra. Asteburu honetan joaneko partidak jokatuko dira eta hurrengoan itzulerakoak. Ea Arbizuk zortea alde duen.