Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko aste akaberan Espainiako Auzitegi Nazionalaren epai baten berri jakin genuen. Ekin edo Segiko kide izateagatik epaitutako 8 nafarretik bosti 6 urteko zigorra zigorra jarri zien. Absolbituen artean Maitane Intxaurraga Ulibarri arbizuarra zegoen. Atzokoan epaituek agerraldia egin zuten eta epaiaren kontra egin zuten: "sententziaren gogortasunak talka egiten du Euskal Herriko jendartean gatazka politikoa gainditzeko gogoarekin". Auzipetuek ez dute ulertzen "fase politiko berri honetan gerrarako apustua bere horretan mantentzea". Espainiako estatuak gerra tresneria desaktibatzeko borondate gutxi duela salatu zuten. Aldi berean, 6 urteko espetxe zigorrak "antolatzeagatik eta proiektu politikoa aurrera eramateagatik" jarri dituztela nabarmendu zuten. Salbuespen epaitegia salatu zuten eta PP eta PSOE alderdiei zabalik dauden prozesuak bertan behera uzteko skatu zieten. Bestalde, eskubide zibil eta politikoak zapalduak dituen herriaren alde antolatzeko deia egin zuten.