Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuko Udalak bihar hasiko diren San Juanetarako argazki lehiaketa antolatu du. Helburua aurtengo San Juanetako argazki onena aukeratzea da. Saria: Bi lagunendako afaria Olatzea landa hotelean. Ekainaren 28ra arteEdonork har dezake parte argazki lehiaketan. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, ekainaren 23tik ekainaren 28ra arte, gaueko 12:00ak baino lehen, Arbizuko udaletxeko korreoseko postontzian. Argazkiak CD batean aurkeztuko dira. CDak ez du jasoko egilearen izenik, kartazal itxian sartuta aurkeztuko dira datu horiek. Kartazalean soilik lema edo goitizena jarriko da. Kartazal horren barruan beste kartazal txikiago bat sartuko da eta horren kanpoan lema edo goitizen berdina jarriko da, eta barruan, berriz, egilearen izen-abizenak eta telefonoa. Udalak eskuratuko du saritutako argazkiaren jabetza, eta hura argitaratu eta zabaltzeko eskubidea izango du.