Arbizu ez da Herrien Arteko Txapelketako finalean ariko

Guaixe 2012ko ekainaren 27a

Nafarroako Pilota Federazioak antolatutako 43. Herrien Arteko Torneoko 2. Mailako finalean ez da Arbizu egongo. Esteribarren kontra jokatutako finalerdietan bidean geratu ziren arbizuarrak. Joaneko partidan bina berdindu zuten, eta 58 tantora berdindu. Larunbatean itzuliko partidak jokatu ziren eta joaneko gidoia errepikatu zen: kimuen eta haurren mailako partidak Esteribarrek irabazi zituen eta gazte mailakoa Arbizuk. Hortaz, senior mailakoak erabakiko zuen. Baina kasu honetan Arbizuren ordez Esteribarrek partida ateratzen jakin zuen eta, bide batez, finalerako sailkatzea. Zizurren kontra jokatuko dute finala. Finalerdien emaitzakKimuak: Betelu-De la Fuente (Esteribar) 18 - Petriati-Lazkoz (Arbizu) 6Haurrak: Santesteban-Gil (Esteribar) 18 - Huarte-Galartza (Arbizu) 12Jubenilak: Barber-Santesteban (Esteribar) 11 - Murgiondo-Mendinueta (Arbizu) 22Seniorrak: Azkarate-Errea (Esteribar) 22 - Arruti-Agirre (Arbizu) 7