Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oinez Basoa bizirik dagoen proiektua da. Horregatik, Arbizuko Udalaren laguntzarekin eta Axun Berastegi biologoaren zuzendaritzapean, bertako Oinez Basoan putzu bat egin da hegazti-behatokia sortzeko helburuz. Igandean mustuko da eta jendeak parte har dezan ekitaldiko antolatzaileek botiletan ura eramateko eskatu dute, gero putzura botatzeko. Oinez Basoa hainbat pertsona, enpresa, erakunde eta elkarteren diru ekarpenekin sortu zen 2010ean, Utzubar dermioan. Andra Mari ikastolak martxan jarritako ekimenak aurrera jarraitzen du eta Tafallan ere beste oinez baso bat eratu zen. Nafarroako euskarazko irakaskuntzaren alde egin dute, baita klima-aldaketaren aurka zein ingurumen hobekuntzaren aldeko.Egitaraua11:30ean Arbizuko Plazan elkartu eta Oinez Basora joanen gara paseatzen.12:30ean Ekitaldi sinbolikoa. Jendeak ura botako du putzura.13:15ean Ekitaldi instituzionala: bertsolarien agurra eta proiektuaren aurkezpena.13:30ean Pello Reparaz Vendetta taldeko kidearen emanaldi txikia.13:45ean Arbizuko Udalak eskainitako Aatea eta trikitilariak.