Laugarren aldiz Arbizuko Udalak Txistor Eguna antolatu du. Arbizu eta herrian lantzen den produktu bikaina ezagutzera eman nahi du egun horren bidez udalak. Ospakizunaren aurkezpenean Katrin Ginea zinegotziak azaldu zuenez, 120 kilo txistorra banatuko dira igandean. "1,5 euroren truke txartel bat eskuratu eta harrekin txistor pintxoa eta ardo edalontzia dastatzeko aukera izanen da. Embutidos Arbizu, Flores Estekiak, Laket artesanos eta Razkin harategiko txistorra dastatuko da, bata Castillo Monjardin upategiko ardoa ere. Baina jateaz gain, txistorra, tripotak eta txantxigorria nola egiten diren ikusteko aukera izanen da eliz ondoko autobus geltokian. Elizako belardian zotola egonen da eta han euskal txerriak izanen dira. Gainera kale nagusian gora ehoziriak eta sendabelarrak ere izanen dira. Kale berean 32 artisauren postuak izanen dira eta haietan erosketak egiteko aukera izanen da. Pintxo lehiaketaAurten ere txistorra oinarri duten pintxoen lehiaketa eginen da. Hainbat taberna eta jatetxek emana dute izena lehiaketan parte hartzeko. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Mikel Reparaz (Izar Ondo jatetxea), Adolfo Larraza (Olaberri jatetxea), Fernando Flores (Enekorri jatetxea), Javi Diaz (Alambra jatetxea), Pili Idoate (Europa jatetxea), Jorge Azanza (txirrindularia), Jose Ramon Anda (eskultorea), Pello Reparaz (Vendettako abeslaria) eta Alberto Ongay (pilotaria). Egitaraua 10:00etan Txitor egunaren hasiera eta merkatuaren irekiera. 10:00etan Herriko txistulariak herrian zehar. 10:30ean Nafarroako trikitilariak. 11:00etan Aatea plazan. 11:30ean Pintxo lehiaketaren hasiera. 13:30ean Gasteizko abesbatza. 14:00etan Gasteizko txistulariak. 15:00etan Herri bazkaria. 18:00etan Pilota partida profesionalak. 20:00etan Aate. 22:00etatik 22:00etara Musika plazan. Azokako postuakAberri Barandaia Fernandino (esnekiak), Placido Tainta Ausejo (mahatsa/baratxuriak), Txus Gruzeta Otadui (zilarrezko bitxiak), Bittor Arrieta Sorozabal (zurezko tallak), Jose Antonio Lujanbio (eztia), Anastasio Razkin harategia (txerrikiak), Mª Angeles Estanga Reparaz (baba/gazta), Gorka Flores (gazta), Bombonbes Irunen (txokolatea), Embutidos Flores (txerrikiak), Arbizu SL (txerrikiak), Laket artesanos (txerrikiak), Juananeko gazta (gazta), Legarbeko karakolak (karakolak), Katealde (ahatekiak), Dulces Virgen de Ujua (Garrapiñatuak), Antonia Murgiondo Alustiza (baserriko produktuak), Leire Belaustegi (pastelak), Jokin Arrospide (baserriko produktuak), Mañekoazpi SL (pastelak), Fernando gozotegia (pastelak), Mª Angeles Mariezkurrena (poltsak), Conservas del Reino (kontserbak), Elvira Barcelo, Mila Reparaz (erroskilak) Xabier Iturrioz (oinetakoak), Sojo natura (jaboiak-kremak), Enrique Gastaka (pastelak) eta Fernando Zubiria (piper erreak).