Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Promozioko Lau t´erdiko TxapelketaZabaleta - ApezetxeaEzkurdia - GorkaAbian da Promozioko Lau t´erdiko Txapelketa. Igandean Alberto Ongay satrustegiarra txapelketatik kanpo geratu zen, Jon Jaunarenaren kontra, Eibarko Astelenan 19-22 galdu eta gero. Hasiera bikaina izan zuen satrustegiarrak, sakearekin mina eginez eta 16-7 aurreratuz. Baina leitzarrak ez zuen partida galdutzat eman eta egoerari aurre egitea lortu zuen, Ongay bidean utziz.Gauzak horrela, bi pilotari sakandar geratzen zaizkigu Promozioko lau t´erdikoan: Jose Jabier Zabaleta, atzelari etxarrendarra, eta Joseba Ezkurdia, aurrelari arbizuarra. Biek, igandean dute jokoan txapelketan aurrera egitea. Txapelketako final zortzirenetako partidak, Arbizun jokatuko dira Txistor Egunaren harira antolatutako jaialdian, 18:00etan zehazki. Polita, benetan, pilotari sakandarren lana etxean bertan ikusteko Arbizuko Udalak egin duen ahalegina, jaia borobiltzeko primerako bazkalondoa. Lehenik eta behin Zabaletak Apezetxea izanen du arerio eta, ondoren, Ezkurdia Gorkaren kontra ariko da. Pilotari bakoitzak ongi ezagutzen du bere arerioa eta, hortaz, partida gogor eta lehiatuak espero dira. Pilotari sakandarrek etxean jokatuko dute eta, hortaz, zaleen babesa gertu sentituko dute. Zabaleta eta Ezkurdia gogoz daude, ilusioarekin, dena emateko prest. Ea txapelketan aurrera egitea ahalbideratzen dien. Sarrerak erosteko667 487 273 (Isabel) telefonora deitu.