Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txistorraren usainera jendea bildu zen atzokoan Arbizun. Txerriaren inguruan prestatutako egitarauak laugarren aldiz arrakasta izan zuen. Goizean 140 kilo txistor banatu ziren. Bisitariek, jateaz gain, txerria nola zatitzen den eta txerrikiarekin txistorra, tripotak eta txantxigorriak egiten ikusi zituzten. Garai bateko arropa garbiketa, lixiba ere egin zuten. Euskal arrazako txerriak zotolan ikusgai egon ziren ere. Horretaz gain, makina bat izan ziren, 32 salmenta postutan erosketak egin zituztenak. Herri bazkariak 300 bat pertsona bildu zituen. Pintxo lehiaketaPasa den urtean bezala Olatzea hoteleko proposamenak irabazi zuen txapela. Rakel Muñozek eta Maria Tchitchiashuilik txistorraz, arrautza egosiz eta hankez betetako txipiroia, ziza, piper, erremolatxa eta txipiroi saltsaz lagunduta aurkeztu zuten lehiaketara. Lehiaketako podiuma Juanito sagardotegiak eta Arbizuko Ekokanpinak osatu zuten.