Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuko Udalak bi ikastaro antolatu ditu azarotik otsailera bitartean: zaharberritze eta eskulanak (astearteetan, 17:00etatik 19:00etara) eta josketa tailerra (ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara). Ikastaro bakoitzaren matrikula 50 eurokoa da. Ikastaroetan interesa dutenek La Caixaren bulegoan ordaindu ondoren udaletxera joan beharra dute izena ematera. Hilaren 16ra arteko epea dago horretarako. Udaletik aurreratu dutenez, martxoa eta garagarrila bitartean aukeran izanen diren ikastaroen artean sukaldaritza, sendabelarrak eta orientazioa daude. Ludoteka Galtzagorri ludotekak azaroaren 17an zabalduko ditu ateak. Larunbat goizetan bi talderendako eskaintza izanen du. Batetik, 11:00etatik 12:30era eta, bestetik, 12:30etik 14:00etara. Ludotekara haurrak bidali nahi dituzten gurasoek bakoitzeko 50 euro ordaindu beharko dituzte.