Herriko historia ezagutzeko gosez

Guaixe 2012ko abenduaren 26a

Udaletxeko aretoa gainezka beteta, larunbatean ordu beteko saioan arbizuarek duela 200 urte herrian gertatu zenaren berri labur jaso zuten. Gasteizen gudua galdu ondoren, Napoleonen armada Sakanan barna erretiratu zen eta zorigaitza besterik ez zuen utzi. Arbizun 45 etxe erabat deseginik geratu ziren eta herriaren memorian zauri nabaria geratu zen.Larunbatean artxiboetatik jasotako informazioa azaldu zuten larunbatean. Baina horrekin batera, heldu den urtean gertaera gogorarazteko herri ekimena abiarazteko unea izan zen. Interesatuek harremanetarako bidea eman zuten. Dagoeneko arbizuarrak Tolosako alardekoekin harremanetan daude, garagarrilaren 22an herrira etor daitezen. Badituzte ontzeko beste ideia batzuk: antzeztutako performance bat edo antzeko zerbait egitea; bisita gidatuak herrian zehar sutearen ondorio zuzenak ikusteko; bideo emanaldia eta abar. Arbizuarrak gogotsu azaldu ziren eta aurrera eginen du ekimenak.