Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumeen senior mailan soilik talde sakandar bat dugu lehian: Arbizuko Aldabide. Aldabidekoek, gainera, primerako hasiera eman diote ligari. Orain arte jokatutako partida guztiak irabazi dituzte. Asteburuan Subiza 2-4 hartu zuen menpean Aldabidek eta ondorioz sailkapen orokorrean bigarrenak dira, 27 punturekin, Gima Ribera liderrarekin puntutara berdinduta. Hortaz, asteburu honetan lidergoa dute jokoan aipatu bi taldeek. Aldabidek etxean jokatuko du, Arbizuko kiroldegian. Sailkapenean 12.a den Idoia taldearen kontra jokatuko du. Ea arbizuarrak senior mailako gorenean ikusten ditugun.