Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Eibarko Astelenako jaialdian lesioek protagonismoa izan zuten. Atariko partidan Joseba Ezkurdia arbizuarra eta Laskurain Jaunarena eta Pascuali 15-19 irabazten ari zirenean mina hartu zuen Arbizuko aurrelariak eta partida bertan behera gelditu zen. Partidako onena izaten ari zen arbizuarra, eta pena izan da lesionatu izana. Horretaz gain, binakako partidan ere Xala erretiratu egin zen, mina hartuta, bera eta Barriola irabazten ari zirenean, eta erregelamenduari jarraiki garaipena Bengoetxeari eta Beroizi eman zitzaion. Hurrengo partidan Jaunarenak hartuko du Xalaren tokia.