Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joseba Ezkurdia pilotariak mina hartu zuen igandean Eibarko Astelenako jaialdia zabaltzen zuen partidan jokatzen ari zela. Bikain jokatzen ari zenean eta partidako onena zenean, frontoiko ezker paretaren kontra kolpe handia jo zuen eta ondorioz Arbizuko aurrelariak luxazioa dauka ezkerreko sorbaldan eta tratamendua hartzen hasi da. Gutxi gorabehera hiruzpalau aste egonen da frontoietatik kanpo. Pena handia izan da, Ezkurdiak Binakako Txapelketako ordezkoetako bat izateko aukerak zituelako. Hain zuzen ere Jon Jaunarenak hartuko du Xalaren tokia, lekuindarra hiruzpalau asterako lesionatu baita.