Olatzea kudeatzeko lehiaketa

Guaixe 2013ko otsailaren 21a

Arbizuko Udalak Olatzea Hotela kudeatzeko lehiaketa deitu du. Proposamenak martxoaren 22ra arte jasoko dituzte udaletxean. Interesatuek haien proposamenaren aurkezpena egin beharko dute lehiaketako epaimahaiaren aurrean. Hilaren 26an izanen da hori. Lehiaketako plegua Arbizuko udaletxean edo www.arbizu.info web gunean eskuratu daiteke.