Euskal Herriko emakume baserritarrak ekokanpinean

Guaixe 2013ko martxoaren 7a

Euskal Herriko emakume laborari eta baserritarrak batu, ezagutu, elkarrekin hitz egin, ikasi, erakutsi eta aurrera egiteko helburuarekin antolatu dute aurten ere Etxalde mugimenduko emakumeek Zientzia eta Teknologia foroa. Arbizuko ekokanpinean gaur eta bihar bilduko direnak baserri munduko ezagupenak, tresnak, molde berri eta zaharrak, kontakizunak eta beste elkartrukatuko dituzte. "Erosi eta saltzen ez den zientzia eta teknologia aldarrikatuko ditugu Arbizuko topaketa honetan". Belaunaldiz belaunaldi, eta baserriz baserri landu den jakintzaren gainean arituko dira bi egunez. Emakume baserritarrek bere ikerketa eta garapen (i+g) prozesu propioa egiteko asmoa dute.