Idazle gaztetxoak letra sendoz

Guaixe 2013ko apirilaren 11

Euskara Kultur Elkargoak (EKE) antolatutako VII. mikro-ipuin lehiaketak  bi aipamen berezi utzi ditu Sakanan. Mattin Petriati Berastegiren Gazte txartela eta Itziar Razkin Lopez de Uralderen Bisita narrazio laburrak dira aipamena eskuratu dutenak. Biak ere DBH 1. mailan daude, Andra Mari ikastolan. Epaimahaiko kide Inma Errea, Toño Muro, Aingeru Epaltza eta Angel Erroren ustez "sarituak gertatzeko nahikoa maila eta merezimendua" bazuten.EKEk Erronkarin eta Lodosan eginen ditu sari banaketak eta Maialen Lujanbio bertsolaria arduratuko da sariak banatzeaz. Garagarrilean, bestalde, Iruñeko liburu azokan ipuin irabazleekin osatutako liburuxka jendaurrean aurkeztuko du EKEk.