Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaberrian gaude, aspaldiko partez eguzkia agertu da eta sakandar askok burua baratz, lore eta lorontzietan dute. Lore eta landare denboraldia prestatzeko igandean Arbizutik pasatzea primerako gomendioa da. Izan ere, lore azoka hartuko du etzi Arbizuk, Udalak antolatuta. Loreen aitzakiarekin, festa polita sortzen da Arbizun. Aukera zabala9:00etatik aurrera izanen da zer ikusi eta erosi Arbizun. Lore eta landareez gainezka datozen 8 postu kokatuko dira plazan eta inguruneetan, loreak lantzen dituzten artisauekin batera. Horretaz aparte, eta gaiarekin lotuta, Mankomunitateak konpostatze erakustaldia eginen du. Arbizuko historiari begiraAurten 200 urte beteko dira Napoleonen armada Sakanan barna pasa eta herriak erre zituela, Gasteizko bataila galdu eta atzera egiten ari zela. Arbizun 45 etxe erabat deseginik geratu ziren eta herriaren memorian zauri nabaria geratu zen. Gertaera gogorarazteko herri ekimena dago martxan Arbizun. Horrela, Xabi Reparaz historialariak duela 200 urteko Arbizu ezagutzeko aukera emango du igandean, 12:00etan, berarekin ibilaldi historikoa egiteko aukera izango baita.