Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joseba Ezkurdiak merezita lortu du aurki hasiko den Buruz Burukoan aritzeko aukera. Arbizuarrak bi atariko gainditu ditu finalerako txartela lortzeko. Lehendabiziko atarikoan Aritz Lasari irabazi zion eta ostiralean Altsasun jokatutako atarikoan, aldiz, Aitor Zubieta bidean uztetik zetorren Merinoren gainetik pasatu zen arbizuarra, 6-22 irabaziz. Zaleen animuekin aurrera egin du arbizuarrak. Bihar aurkeztuko dute Buruz Burukoa eta bertan izanen da Ezkurdia, Binakako txapeldun berri Zabaleta etxarrendarrarekin batera. Hortaz, bi sakandar izango ditugu pilotako txapelketa inportanteenean.