Alkateen batzordea preso gaixo larrien egoerarekin kezkatuta

Guaixe 2013ko maiatzaren 2a

Gaixotasun larria duten hainbat presoen herrietako alkateek batzorde bat osatu dute. Eta han da Arbizuko alkate Miren Mendinueta. "Xabier Lopez Peñaren eta Angel Figueroa Fernandezen heriotzek sortutako egonezin, kezka eta bidegabekeriak preso gaixo larrien egoera salatu nahi dugu". Gaur egun 15 euskal preso dute gaixotasun larriren bat. Alkateek prentsaurrekoan adierazi dutenez, "egunero ezintasunez ikusten dugu haien osasun baldintzak gero eta okerragoak direla eta, ondorioz, bizi baldintzak zailagoak". Egoera horri buelta emateko asmoz "beste instituzioekin harremanetan jartzeko asmoa dute, bilera erronda bati hasiera emanez "egoera hobetzeko aurrerapausoak eman nahian".