Alerta Gorria: Oi! Oi! Oi! Oi!

Guaixe 2013ko maiatzaren 3a

Aspertuta, 2009ko uda luze zihoakien gazte arbizuar batzuei. Eta musika taldea sortzea erabaki zuten. Euskal Herriko punk-rock doinuak, eta gehiago, ezagutzen zituzten ordurako. Joanesek bazekien baterian. Sikok baxua hartu zuen, Txokok gitarra, Anderrek gitarra eta Asierrek ahotsa. Sekula talde batean jo gabea bazen ere, Joanes zen aurretik bateria jotzen zekiena, gainontzeko egitekoen banaketa loteria izan zela argitu dute Alerta Gorriko kideak Beleixe Irratian (FM 107,3. Elkarrizketa gaur 9:30etik, 14:00etatik eta 19:00etatik aurrera entzuteko aukera izanen da) . Langile mugimendua beraiekin eraman nahi zutelako aukeratu zuen Alerta Gorria izena boskote arbizuarrak. Izena kartel batean ikusi, gustatu eta haiendako hartu zuten. Oi! musika entzuten zuten koadrilan, gustuko zuten eta taldea sortzerakoan estilo horri eustea erabaki zuten. Taldearen aurreneko kontzertuak Sakanan izan ziren. Ordutik hona nahiko kontzertu eskaini dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan.  Haietako bi emanaldietara, aurreko udan eta diskoaren aurkezpenean, zaleekin batera joan ziren taldekideak, autobusean. Esperientzia onak izan zirela aitortu zuten Beleixe Irratian (FM 107,3): "azkenean herrian bezala egotea da, zure jendearekin", azaldu dute Estreinako lanaTaldearen izena du haien lehen grabazio lanak. Etxarri Aranazko musikarien lokalean grabatu zuten Xabi Aldaz (Kaotiko) teknikari zutela. Grabazioa luze joan dela azaldu dute Beleixe Irratian (FM 107,3): "aurreneko kantuaren grabazioa, uda akaberan bi urte eginen ditu". Atzetik etorri ziren beste guztiak, eta duela gutxi despeditu dute lana. Aldaz "maestro" deitu dute irratian: "kantetan eta jartzeko aholku onak eman dizkigu. Oso ongi, gustura".  Detaileetan lagundu ditu etxarriarrak, Alerta Gorriak, bestela, grabaziora kantuak landuak eraman zituen. "Lokaleko lana da kantuak sortzea. Normalean ostiraletan elkartzen gara. Batek ideia bat, oinarria eraman, gainontzekoek ekarpenak egin eta horrela sortzen ditugu kantuak". Musika horrela sortzen segituko dutela ziurtatu digute. Testuei dagokienez, "bururatzen zaion edozein taldekiderena da, baina gehienak Asierrenak dira". 7 kantuStrret warriors kantuak zabaltzen du diskoa, "borrokarako dei bat". Oi! musika taldearen estiloari eskainitako kantua da: "kantu batzuei puntu rockanrolleroagoa edo hardcoreagoa eman badiogu ere, gehien bat taldearen oinarria koroak eta Oi!  musika da". Ostirala "juergak eta, hor asten da asteburua... lagunei omenaldi bat". Herria abian kantuan langile mugimenduaren egoeraz aritzen da Alerta Gorria . Galduta zaudete abestian "frankismoaren kontra borrokatu zutenei omenaldia da". Nafarroa kantuan "gure nazioari" abesten dio boskoteak. Euskal presoen euskal herriratzea eskatuz ixten du diskoa Alerta Gorriak, Etxera kantuarekin. Kontzertuetan 15 bat doinu eskaintzen ditu Alerta Gorriak, haienak eta bertsioak ere. Diskora zein kantu eraman ez zaie zaila egin taldekideei: "horiek ziren gehien bat. Lehendik bagenituen. Aukeratu genituen, hasierako kantuak hasierako gauzak zirelako". Hasieran punkiagoak ziren. "Gure estiloa ezagutzeko garaiko kantak dira hasierako haiek". Izan ere, hasierako Alerta Gorriak pixkanaka denetarik probatzen hasi zen. "Kontzertu bateko kantak izan ziren asko". Estiloa finkatu eta gustuko kantuak eraman dituzte diskora. Sormen lan berriak dituzte dagoeneko. Lanak harrera ona izan duela azaldu dute taldekideek. Alerta Gorriaren diskoa eskuratu nahi duenak Sakanako eta Euskal Herriko makina bat tabernatan opatuko du salgai. JendaurreanDiskoa grabatu ondoren Joanesek lanagatik taldea utzi du eta bere ordez Altsasuko Kaxkalo taldean aritutako Urtzi Markinez olaztiarra sartu da gitarra jotzera. Beste gitarraren, Anderren lagun handia da eta hala egin du txoko bat talde arbizuarrean. Taldekide berriarekin zenbait entsegu eginak dituzte eta dagoeneko kantuak badakizki. Martxoaren 27an Iruñeko Movie aretoan izandako jaialdi batean aurkeztu zuen Alerta Gorriak bere grabazioa. Alerta Gorria Etxarriko euskal festan, Arrosadian... entzuteko aukera izanen da. Bazituzten gehiago, baina ikasketak eta taldekide berria egokitu behar zuenez beste baterako utzi behar izan dituzte.Oi! musika Sakanan"Indarrarekin heldu da. Azken bi urteetan nabari da jendeak musika estilo hau entzuten duela" esan dute Alerta Gorriakoek Beleixe Irratian (FM 107,3). Arbizun haiek eta Nafarroa 1512 taldea dira estilo hori lantzen dutenak. Nafarroan Oi! musika estiloko taldeak bultzatzen dituen Kateak Astintzen mugimendua ere hasi dela azaldu dute. Gero eta kontzertu eta jaialdi gehiago daudela ere esan dute.