Etxarri Aranazko abesbatzaren eskaintza zabala

Guaixe 2013ko maiatzaren 17a

Etxarri Aranazko abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar Arbizun. Emanaldia sei obra erlijiosorekin zabalduko du abesbatzak. Egile erromantikoak eta XIX-XX. mendeko sortzaileen lanak izanen dira Arbizun entzuteko aukera izanen direnak. Alizia Armendarizek zuzentzen duen abesbatzak emanaldiaren bigarren zatian, espiritual amerikarrak, italiako doinuak eta euskal kantak abestuko dituzte. Gainera, E. Rautavaara-ren Suite Lorca eskainiko du Etxarri Aranazko abesbatzak. Lau pieza motzez osatutako obra da. Lehengoan, Canción del jinete lauhazka doan erritmo batean oinarritua dago, El grito, ordea, oihu batean. Hirugarrena, La luna asoma da eta, azkenak, Malagueñak gitarra baten zarrasta imitatzen du.EgitarauaRichte Mich, Gott    F. Mendelsshon Lux Aurumque        E. WhitacreAve Maria                F. BieblSalmo CXX             O. OlsonBeati Quorum Via   C. V. StanfordO Magnum Mysterium J. Busto Witness                  Jack HalloranShennandoah        James ErbSuite Lorca            E. Rautavaara       1.- Canción del jinete       2.- El grito       3.- La luna asoma       4.- MalagueñaSegalariak             J. ElberdinAmetsetan             J. BustoIru Txito                 A. DonostiaEnsalada Italiana   F. Genee