Arbizuko II. Master Saria igandean

Guaixe 2013ko ekainaren 14a

Arbizuk master mailako txirrindularitza proba hartuko du igandean, 10:30ean hasita. Seniorrak eta master 30, 40, 50 eta 60 kategoriako txirrindulariak ariko dira. 80 kilometroko probari egin beharko diote aurre, Arbizu, Lizerrengo, Etxarri Aranatz, Arruazu, Lakuntza, Unanu, Dorrao eta Lizarragatik barne. Jakina, Lizarragako Katea igoko dute. Proban ariko diren Euskal Herriko, Kantabria, Aragoi, Errioxa eta Burgoseko txirrindularien artean sakandarrak izango ditugu: Aralar taldeko Alfredo Amillano, Mikel Sarasola eta Fidel Jimenez, Ciclos Gameneko Alex Maya eta Angel Moreno eta Goerna taldeko Iker Zabaleta eta Iraitz Goñi.  San Kiriko txirrindulari saria Etxarri AranatzenBihar, larunbatean, 17:00etan, haur mailako San Kiriko txirrindulari saria jokatuko da Etxarri Aranatzen, Aralar Txirrindulari Taldeak antolatuta. Hasieran ginkana proba jokatuko da plazan eta ondoren lasterketa Iruñeko etorbidean izanen da. Promesek itzuli bat emango diote kilometro bateko zirkuituari, hasiberriek 3, kimuek 8 eta haurrek 10. Sari banaketa plazan izanen da. Asteburuko beste lasterketakKadeteek larunbatean 10,3 km-ko lasterketa dute Villatuertan, 16:00etan. 18:00etan, eta egun eta toki berean, juniorrek 15,3 km-ko lasterketari ekinen diote. Afizionatuei dagokionez, 23 urtez azpikoek eta eliteek Baiona-Iruñea lasterketa dute jokoan igandean, 10:30ean Baionatik abiatuko dena (132 km). Bukatzeko, Tuterak Nafarroako BTT Txapelketa hartuko du igandean.