Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Juan Martinez de Irujok igandean Aimar Olaizolaren kontra jokatuko duen finala prestatzeko entrenamendua egin zuen atzo Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Iberoarrak Joseba Ezkurdia hautatu zuen entrenamenduko kide. Ordu bat pasa aritu ziren, entrenamendu gogorra eginez, baina Irujo ez zen oso gustura geratu. "Azken entrenamendu honetan ez naiz oso gustura geratu" adierazi zuen iberoarrak. Bihar hautatuko dute finalerako materiala.