Olatzeak kudeatzaile berriak ditu

Guaixe 2013ko ekainaren 27a

Arbizuko Udalak Olatzea hotelaren kudeaketa Beatriz eta Uxue Mendinueta Floresi eman die. Hotelaren kudeaketa eta ustiapena errentamenduan hartu dute 5 urterako, urtez urte luzatu daitekeena gehienez 10 urtekoa izan arte. Udalak urtero 22.000 euro jasoko ditu. Olatzea Hotelak 11 gela ditu 1. eta 2. solairuetan, areto nagusia beheko solairuan, apartamentua eta jangela (40 lagunentzat) beheko solairuan, 60 lagunentzako jangela sotoan, labore errotaren eta turbinaren erakusketa gunea eta zerbitzuen aretoa.