Oinarrizko zerbitzuak mantentzeko aurrekontua

Guaixe 2013ko uztailaren 11

Arbizuko Udalak 1.146.728,54 euroko aurrekontua izanen du aurten, joan den urtekoaren pareko. Miren Mendinueta alkateak azaldu digunez, "lehentasuna oinarrizko zerbitzu orokorrak mantentzea izan da: kiroldegia eta Kattuka haur eskola". Alkateak aitortu du udalaren ekonomia egoera ez dela erraza zorrotz ari direla aurrekontua gauzatzen. Horrekin batera, Tracasa enpresaren bidez udal tasak errebisatzeari eta eguneratzeari ekin dio udalak. Bestalde, Olatzea hotela alokatzea ere erabaki zuen udalak. Mendinuetak azaldu digunez, kultur arloan herritarren parte hartzea oso handia izaten da eta horrek gastuak gutxitzea ekarri du. Beste ekitaldietan ahalik eta autofinantzatze maila handiena bilatzen saiatu da udala, hala, duatloiko sarrera eta irteera berdintzea lortu dutela azaldu digu. Garai batean udalak laguntzen zituen ikastaroak, orain, ezin duenez autofinantzatu eginen dira. Egoera horretan udalak inbertsiorik egitea ez duela aurreikusten jakinarazi digu alkateak. ErrotondaArbizuko industrialdeko 3. zatian Baikor enpresak lursaila erosi eta han pabilioia eraikitzen ari da. Bide berrira atera ahal izateko Nafarroako Gobernuak propio eskatuta errontonda bat eginen da errepidean.