Herriraren kontrako operazioan Guardia Civilak Fran Balda Araña atxilotu du

Guaixe 2013ko irailaren 30a

Herrira mugimenduko 18 kide atxilotu ditu gaur goizean Guardia Civilak. Horien artean dago Fran Balda Araña, Herrirako Nafarroako arduradunetako bat delakoan. Atxiloketetako 10 Hernanin izan dira, Herrirako kideak bilera egiten ari zirela.  Espainiako Barne Ministerioaren arabera legez kanpo utzitako Herria Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren ondorengoa da eta "terroristen figura eta haiek egindako delituak goresteko, goratzeko eta justifikatzeko ekitaldiak monopolizatzen ditu". Ongi Etorriak dira halakoak egiten diren ekitaldiak. Ministeriotik zabaldu dutenez, 2012ko otsailaren 5ean Herrira sortu zenetik "kartzela kanpokaldean ETAko presoei babesas emateko antolakunde erreferente eta dinamizatzaile gisa aurkeztu zen publikoki. Horrela, ETAk erakunde legal bat zuen bere presoen kontrola eta kohesioa mantentzen jarraitzeko". Iturri beraren arabera, Herrirak bere egin ditu "historikoki Amnistiaren Aldeko Batzordeak/Askatasunak betetako helburuak, egitura, funtzioak, finantziazio metodo eta prozedurak, ikonografia eta egitura komunikatiboa". Espainiako auzitegiek legez kanpo utzitako bi erakundeen "antolakuntza bilakaera" da. Haien egitura bera duela dio Ministerioak. Hego Euskal Herrian udan, herrietako festetan, Herrirak "masiboki ETAko presoak omendu, goratu eta justifikatzeko kanpaina" garatu duela adierazi dute Espainiako Barne Ministeriotik. Horrek "terrorismoaren biktimak iraintzea eta mespretxatzea ekarri zuen, eta haiek biltzen dituzten elkarteek makina bat salaketa jarri zituzten".AtxilotutakoakGipuzkoako arduradun direlakoan: Amaia Esnal Martiarena, Nagore Garcia Bohollo, Eneko Ibarguren Agirre, Jesus Maria Aldunberri Urkizu, Ekain Zubizarreta Iribecampos eta Jose Manuel Ugartemendia Isasa.Bizkaiko arduradun direlakoan:Roberto Noval Arostegui, Beñat Zarrabeitia Asensio, Ibon Meñika Orue-Etxebarria, Jose Antonio Fernandez Hernando eta Oskar Sanchez SetienArabako arduradun direlakoan:Gorka Gonzalez Gonzalez eta Ane Zelaia VigueraNafarroako arduradun direlakoan:Jon Garai Vales, Francisco Javier Balda Arana, Sergio Labaien Alonso, Imanol Carrera Turrillo eta Eneko Villegas Amezketa Agindutako itxierakTwitterreko 32 profil, Facebook-eko 125 eta 38 web orri ixteko agindu dute, baita Herriraren diru-kontuak blokeatzea ere.