Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herrira mugimenduaren kontra Guardia Civilak egindako sarekada salatzeko jende ugari bildu da gaur Arbizuko plazan. 18 atxilotuen artean Fran Balda Araña dago. Arbizuarra inkomunikatu ez dutela eta ongi dagoela adierazi dute kontzentrazioan. Atxilotuak mantentzen dituzten bitartean egunero, 20:00etan, kontzentrazioa eginen da Arbizuko plazan. Bestalde, larunbatean Bilbon eginen den manifestazioan parte hartzera deitu dute. Altsasun, bestalde, 19 pertsonako taldeetan elkartuta, herriko bost puntutan behintzat salatu dute Herriraren kontrako operazioa eta atxilotuen askatasuna eskatu dute.