Txistorra pintxoen lehiaketa bueltan

Guaixe 2013ko urriaren 3a

Hilaren 13an jokatuko da Arbizun udalak antolatutako txistorra pintxoen lehiaketa, bosgarrena. Parte hartzen interesa dutenek lastailaren 10eko 14:00ak arte dute udaletxean  izena emateko epea. Eskabide-orria bete beharko dute horretarako. Arbizuko txistorra osagai nagusi duen pintxoa prestatu beharko dute lehiakideek. Txistorra udalak emanen du eta gainontzeko osagaiak sukaldari bakoitzak eraman beharko ditu. Bost pintxo prestatu beharko ditu parte-hartzaile bakoitzak, 11:30etik aurrera Aldabide elkarteko sukaldean. Parte-hartzaile kopurua mugatua da.