Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar aurkeztuko dute lau t´erdiko txapelketa eta Joseba Ezkurdia arbizuarra ez da txapelketa jokatzeko aukeratutakoen artean egongo. Ostiralean txapelketan sartzeko txartela zuten jokoan arbizuarrak eta Aitor Mendizabalek, eta nahiz eta pronostiko guztiek eta katedrak Ezkurdia faboritotzat jo, Antzuolakoa bere gainetik pasa zen. Egia esan, Joseba Ezkurdiak ez zuen jakin bere aldeko ezaugarri guztiak eta duen potentziala behar bezala aprobetxatzen. 0-4 aurreratu zen Arbizukoa, piloteoan eta abiaduran zuen abantailari esker. Baina boleoan, airean eta erasoan izan zituen akatsengatik - partida guztian 12 akats egin zituen arbizuarrak - Mendizabal gailentzen hasi zen. Estrategian ez zuen behar bezala asmatu Ezkurdiak. Aurrean jokatzen hasi zen Arbizuko aurrelaria eta horrek airea eman zion gipuzkoarrari. Egoerari buelta eman eta arbizuarraren gainetik pasa zen Mendizabal, 22-10 irabaziz eta Ezkurdia lau t´erditik kanpo utziz. Jaialdia osatzen zuen partidan, Jakak eta Jose Jabier Zabaletak 13 tantotan utzi zituzten Titin eta Rezusta.