Retegi Bi eta Ezkurdia materialarekin harrituta

Guaixe 2013ko urriaren 25a

Lau t´erdiko final zortzirenak jokatuko dira asteburuan. Joseba Ezkurdiak Retegi Bi izanen du aurkari astelehenean, Tolosako Beotibarren. Bi pilotariek atzo egin zuten material aukeraketa eta harrituta gelditu ziren topatu zuten materialarekin. Ezkurdiak adierazi zuen ez zuela bere gustuko materiala topatu. Bere iritziz, pilotak oso biziak ziren. "Batzuk erremonteko pilotak ziruditen" adierazi zuen arbizuarrak.