Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau t´erdiko final zortzirenetan arerio latza du gaur Joseba Ezkurdia arbizuarrak: Retegi Bi. Partida gaur jokatuko da, astelehenean, Tolosako Beotibarren, 16:30ean hasiko den jaialdian. Atarikoan Mendizabalek Ezkurdia bidean utzi eta gero, lesionatuta dagoen Sebastian Gonzalezen partez sartu da arbizuarra Lau t´erdian. Lehendabiziko partidan berriro Mendizabalen kontra aritzea tokatu zitzaion arbizuarrari, baina lezioa oso ongi ikasita joan zen Ezkurdia eta Mendizabalen gainetik pasa zen, gipuzkoarra 6 tantotan utziz. Gaur, kaiolan espezialista den Retegi Biren kontra aritu beharko da. Partida konplikatua aurreikusten da, eta akaso Retegi Bi da faborito, baina azken partidan bezala jokatzen badu, Retegik lan asko egin beharko du Arbizukoa txapelketatik kanpo uzteko. Zubietak galduAtzo Adarragako jaialdia zabaltzen zuen partidan, Gorkak eta Merino II.ak 22-17 irabazi zieten Jakari eta Aitor Zubietari.