Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau t´erdia. Final laurdenetako ligaxkako 2. JardunaldiaBengoetxea VI.a - IdoateSaralegi - Arretxe II.aOlaizola II.a - EzkurdiaXala - Martinez de Irujo "Oso pozik gaurko partidarekin!!! Eskerrik asko animo guztiengatik!!!!!" adierazi du gaur Joseba Ezkurdiak twitter bidez. Eta ez da gutxiagorako. Lau t´erdian lesionatuta dagoen Gonzalezen partez sartu zen arbizuarra, eta Mendizabal eta Retegi Bi bidean utzi eta gero, final laurdenetako ligaxkarako lehen multzoan sailkatu zen. Multzo horretan, Ezkurdiaz gain, Xala, Irujo eta Aimar Olaizola daude. Oilar nagusienak, hain zuzen. Baina txitoa ez da kokildu eta ligaxkako lehen partidan Xala hartu du menpean, inork gutxi espero ez zuenean. Hurrengo partida Irujo irabaztetik datorren Aimar Olaizola oilarraren kontra jokatuko du. Ea berriro sorpresa ematen duen. Sakeak, abiadura eta pilotakadakNahiz eta hasieran 0-3 aurreratu, Xalak sakea berreskuratu eta markagailuan tarte zabala egitea lortu zuen, sakeari eta erremate bikainei esker. 10-4 aurreratu zen Xala eta Ezkurdia ez zen oso fin ibili errestoan. Baina behera egin beharrean, sekulako pilotakadak ematen hasi zen arbizuarra eta egoerari buelta ematen hasi zen. Horretarako, sakea izan zuen bidaide. Gainera, eroso aritu zen partidak izan zuen erritmo bizian, eta sekulako pilotakadak jotzen hasi zen, abiadura handikoak. Xala desoroso sentitzen hasi zen eta tantoak galtzen hasi zen. Horrela, 12ra berdintzea lortu zuen Ezkurdiak eta hortik aurrera, lehia oso estua bilakatu zen, tanto batean bata eta hurrengoan bestea aurreratzen baitziren. 19ko berdinketaren ondoren, azken hiru tantoak Ezkurdiaren aldean erori ziren, sake bat eta bolea eder bat tarteko. Katedra, dirua eta pronostikoak kontra zituen baina garaipena Arbizura etorri zen. Bukaeran, Ezkurdia pozik eta harrituta. "Ezin dut sinetsi ere" zihoen ETBko kameren aurrean. Final handi bat balitza bezala gozatu zuen garaipena. Arbizuarrak onartu zuen final laurdeneko ligaxkan bere asmoa pilotari handien kontra jokatzea eta besterik gabe disfrutatzea zela. Baina lehen puntua lortu du, Xalaren kontra irabazi eta gero, eta Irujok eta Olaizolak ez dute arerio makalik izanen.