Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuko Udalak herrian hildakoen aldeko agur zibilak egiteko ordenantza indarrean da. Horren arabera, erlijiorik gabe bizitzea hautatu dutenen omenez halako ospakizun duin nahiz pertsonala egin ahal izateko, zenduaren bizitza ikuskeraren araberako ekitaldiak antolatzeko aukera ematen du ordenantzak.Alkateak edo hark eskuordetzen duen zinegotziak emanen du hileta edo agur zibiletarako guneak erabiltzeko baimena, betiere Arbizuko Udalaren Erregistrora eskabidea aurkeztu ondoren. Eskatzailearen datuekin batera, hildakoarenak eman beharko dira, eguna eta ordua zehaztearekin batera.Ospakizun horiek udaletxeko batzar aretoan edo sarreran eginen dira. Jende asko biltzea aurreikusten bada eskaeran hori adierazi beharko da eta edukiera handiagoko udal aretoren batean egiteko baimena eskatu beharko da. Aldi berean erabili nahi den materialen zerrenda gehitu beharko da. Hileta edo agur zibilak astelehenetik igandera ospatu ahalko dira, 11:00etatik 13:00etara goizez, eta 16:00etatik 18:00etara arratsaldez.