Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko da, larunbatean, Gazteen Mailako Nafarroako Buruz Buruko Txapelketako final handia, 12:00etan hasiko den jaialdian. Finalera Erreka taldean dabilen Joanes Bakaikoa etxarriarra eta San Migel taldeko Xabier Mateo iritsi dira. Finalerdietan Bakaikoak 18-15 irabazi zion Unai Lasori (Huarte), eta Mateo zuzenean sailkatu zen, Errandonea lesionatuta zegoelako. Ea aizkorarekin bezala, beste txapel bat etortzen den Etxarrira.