Arretxe Bilbon omendua

Guaixe 2013ko abe. 10a, 15:21

Bilboko Udalak, Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, zenbait idazleri omenaldia egin eta esker ona adierazi zien, euren liburuetako istorioak Bilbon kokatu dituztelako. Omenduetakoen artean Jon Arretxe idazlea zegoen. Bere azken bi nobelak, 19 kamera eta 612 Bilbo dute eszenatoki.