Rayo bigarren filmerako finantziazioa lotzen

Guaixe 2013ko abe. 26a, 18:33

Imanol Rayo zuzendaria bere bigarren filma izanen dena prestatzen hasia da, Orio Produkzioak eta Irusoin etxeekin batera. Gauzak ongi heldu den urte akaberan hasiko litzateke filmatzen. Film berriak En pleno mundo izenburua izanen du eta Gabriel Arestiren Mundu Munduan eleberrian dago oinarrituta. Bi anai egindako lehen lanak izan duen harrera onaren ondoren, zuzendari arbizuarrak umetako jolas tolesgabe batek protagonisten helduaroan dituen ondorioak agertzen dituen proiektua ekoitziko du. Jolas hartan parte hartu zuten umeen erruduntasun-sentimenduak haien bizitzak sakrifizio-ekintza gisa ikustera eramango ditu.

Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuak 90.000 euro laguntza eman die ekoizte-etxeei Rayoren filma egin dezaten. Institutuak berak joan den urtean gidoirako laguntza eman zion arbizuarrari. Lan berriak 971.700 euroko aurrekontua du.