Rap gaua Arbizun

Guaixe 2014ko urtarrilaren 24a

Bihar, larunbata, 23:00etan Arbizuko Argi Bidea elkartean

Arbizuko Gazte Asanbladak antolatutako rap emanaldia Iruñerriko Raperos de Emausek zabalduko du. Haiekin batera, Argi Bideako eszenatokia Pablo Hasel zeremonia maixuak partekatuko du. Rapeatzeaz aparte bat-bateko kantuan aritzen da Lleidakoa. 2005etik rapeatzen, 30 maketa baino gehiago ditu argitaratuak. Baita zenbait poesia liburu ere. Doinuez lagunduta gizarte kritika eta sistemaren kontrako rapa egiten du, baina haiekin batera, gai pertsonalak lantzen ditu, baita guztiaz barre egiten dituen lanak ere baditu.