Pasa den urteko liburu gogokoena aukeratuko dute Euskal Herri osoko irakurleek osatzen dute 111 Akademiak. Saria banatzeko bozketan liburu bat bera ere ez da botoen %30era iritsi. Bost izan dira aurrera egin dutenak eta haien artean dago Jon Arretxeren 612 euro nobela beltza da. Arbizuko idazlearekin batera, Mikel Tabernaren, Xabier Montoiaren, Aingeru Epaltzaren eta Miren Agur Meaberen lanak pasa dira aurrera. Akademiako kideek martxoaren 10era arteko epea dute haien botoa eman eta horrela 2013ko liburu gogokoena zein den adierazteko.