Ikasle bikainarendako beka

Guaixe 2014ko otsailaren 20a

Egun Batxilergoko lehen ikasturtean dauden eta DBHko 4. mailan espediente akademiko onena izan duten ikasleak saritzea erabaki du Goierri Eskolak bigarren urtez. Euren ingeles eta Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) maila hobetzeko beka jasoko duten hiru ikasleen artean Intza Insausti dago. 16 urteko arbizuarrak bataz beste bederatziko nota du. Ikastetxeak diploma eta txeke bat eman zion, azken horrekin klaseen gastuei aurre egin diezaion (560 euro gehienez). Gainera, hizkuntzen titulazioa lortzeko azterketa gainditzen badu azterketako matrikula ere ordainduko dio.

Aurreko urtean beka jaso zuten bost ikasleetatik lau sakandarrak ziren: Laida Etxeberria (Bakaiku), Nerea Martínez (Altsasu), Lide Agirre (Olatzagutia) eta Ibai Irigoien (Etxarri Aranatz). Beka horiekin Goierri Eskolaren helburua bikaintasun akademikoa sustatzea da eta prestakuntza ibilbide bikainak sendotzea, administrazioak egin dituen murrizketetatik kanpo.