Sara Lizarragak brontzezko domina lortu du

Guaixe 2014ko martxoaren 12a

Espainiako Junior Mailako Borroka Olinpikoko Txapelketetan aritu zen arbizuarra

Martxoaren hasieran Espainiako Junior Mailako Borroka Olinpikoko Txapelketak jokatu ziren Madrilen. Nafarroako selekzioa 14 kirolarik osatu zuten, guztiak Burlatako Borroka Klubeko kideak. Nafarroak 10 domina lortu zituen eta, tartean, Sara Lizarraga arbizuarrak brontzezko domina kolkoratu zuen 51 kiloko junior mailako emakumeen borrokan.